Etxepare Euskal Institutua

10 urte, 11 aulki, 11 istorio.

Kultura gureagoa da partekatzen dugunean

Erronka

Etxepare Euskal Institutua euskararen presentzia eta ikusgarritasuna eta euskal sorkuntza garaikidea nazioartean sustatzeko lan egiten duen erakundea da. Arrakasta handiarekin egiten ari dira lan 2010etik. Eta hamargarren urteurrena aprobetxatuz, kanpaina bat egiteko enkargua eman ziguten, bertako jendeak marka gehiago eta hobeto ezagutzeko, normalean komunikazio-ahaleginak kanpora egiten baitira. Arte plastikoak, literatura, euskara, dantza, antzerkia, musika, artista novelak, sortzaile ospetsuak, Asiako aretoak, Amerikako unibertsitateak, Kanadako zinemak… nola transmititu modu ulergarrian Etxeparek egiten duen guztia?

Ideia

Metafora gisa aulkietara jotzea bururatu zitzaigun. Aulki horietan, munduko hainbat lekutako pertsonek gure kulturaz gozatzeko aukera izan dute, edozein diziplinatan: Kukairen dantza Moskuko Bolshoi antzokian, Oreka TX taldearen txalaparta Glasgow Royal Concert Hall-en, euskara-eskolak Buenos Aireseko Euskal Etxean… Horretarako, leku horietako aulkien erreplikak sortu ditugu, eta haiekin batera, haien aurrean jardun edo lan egin zuten sortzaileen testigantzak ere eman ditugu. 11 aulki horiek, 11 istorioekin, markari edukia jarri diote, bai on line (komunikabide digitalen plana, aulki eta testigantza guztiak barne), bai off line (urteurren-ekitaldia eta Tabakalerako erakusketa). Horrez gain, telebistako, irratiko edo kanpoko grafikak ere baditu.