Donostiako Udala

Donostian behar zaitut.

Ez da maitasun-adierazpena, printzipioena baizik

Ideia

Beste hiri askotan bezala, COVID-19 krisiak oso egoera larrian jarri du Donostiako merkataritza. Eta gure erosketa erabakiek nolako hiria nahi dugun erabakitzeko balio dutela gogoratzeko eta uda osoan horren inguruan kontzientziatzeko Donostiako Udalak kanpaina bat agindu zigun. Ikuspen handia izango zuena eta hiriko hainbat eragilek bat egin ahal izango zuten sentsibilizaziorako publizitate-kanpaina.

Erronka

“Donostian behar zaitut” gure erosketa-erabakiek gure hiritik desagertzea nahi ez dugunari eusteko balio izan digun kontzeptua izan da. Horretarako, kanpaina bat sortu genuen zeiña bertako merkataritzaren elementu ikoniko batetik sortu zen: prezioen pegatinatik. Milaka pegatina eta mimo askoz baliatuz, 120 konposizio baino gehiago egin genituen, eta Donostia bertako kontsumorako dei handi batean bihurtu zuten. Dendetan, berriz, erosketa bakoitzeko pegatinak banatu ziren, eta bezeroei denda gogokoenen erakusleihoetan jartzeko gonbita egin zitzaien. Horrela, kanpainak presentzia eta oihartzun handiagoa izan zuen.