Gipuzkoako Foru Aldundia

Indarkeria matxistari ez.

Indarkeria matxistaren aurrean ez zaitez ikusle huts bat izan

Erronka

Indarkeria matxistaz hitz egiten dugunean, eraso fisiko edo sexualetan pentsatu ohi dugu. Indarkeria matxistaren muturreko adierazpenak dira, eta gizartearen gehiengoa aurka agertzen gara. Baina, hori icebergaren punta besterik ez da. Gipuzkoako Foru Aldundiak sentsibilizazio-kanpaina bat egiteko erronka proposatu zigun ikusarazteko gizartean normaltzat hartzen diren beste eraso matxista batzuk gure begien aurrean gertatzen direla, eta ez ditugula gaitzesten hain gogor. Zenbaitetan, ez dakigulako nola jokatu, baina baita identifikatzen zailagoak direlako erasotzailea gure laguna, gure aita edo gu geu garenean.

Ideia

Pertsonok askotan jarduten dugu ikusle gisa. Antzerkira, zinemara edota kirol-ekitaldietara joaten garenean, modu pasiboan joaten gara, eta ez dugu aukerarik izaten gure ekintzen bitartez begien aurrean gertatzen ari dena aldatzeko. Hori izan da kanpaina honen abiapuntua. Zoritxarrez, gure eguneroko bizitzan ere eraso matxistak ikusten ditugu, eta ezer egiten ez dugunean, publikoaren parte izango bagina bezala jokatzen dugu. Baina, kasu honetan, gure ekintzek lagundu dezakete egoera horiek aldatzen.Horretarako, pieza nagusi bat sortu dugu, non islatu nahi izan ditugun gure begien aurrean gertatzen diren hainbat egoera, herritarrei egoera horiek benetan zer diren identifikatzen laguntzeko: eraso matxistak. Ondoren, beste pieza batean, publikoko emakume batek hitza hartzen du, eta indarkeria matxistaren aurkako mezu didaktiko eta argia ematen du.