Departamento de Seguridad del Gobierno Vasco

Itzultzea.

Amaiera bikaina da beti.

Erronka

Hilabete luzeetan konfinatu ondoren, Trafikoko udako irteeraren eragiketak ezaugarri bereziak zituen. Osasun egoera dela eta, garai hartan Euskadi zeharkatzen zuten ibilgailuak asko jaistea aurreikusten zen, eta eguna pasatzeko planen bila joan-etorri laburrak handituko zirela. Betiko egun pasak alegia.

Ideia

Testuinguru orokorrak ez zuen gonbidatzen drama sakontzera, nahikoa izaten ari baiginen. Beraz, etxetik irtetera, errepideak hartzera animatzen zuen kontzeptu bat planteatu genuen, hilabeteak ikusi gabe genituen pertsonekin berriro elkartzeko, baina ahaztu gabe etxetik irtetean garrantzitsuena etxera itzultzea dela. Kontzeptu hori Quartan Cámaras-ek grabatutako eta Laszlo Hace-k editatutako ikus-entzunezko hiru piezatan zehaztu zen, eta telebistan ikusi ahal izan dugu ekaina eta iraila bitartean.