Donostiako Udala

LKaleak.

Kaixo, Iñaki naiz!

Erronka

Donostia Lagunkoia elkarteak LKaleak proiektuari ekin dio: komunitate-sareak ehundu nahi ditu hauskortasun egoeran dauden adineko pertsonei babesa eskaintzeko. Horretarako, parte-hartze prozesu bat egin da, non hiriko auzo zahartueneko dozenaka bizilagunek hartu duten parte: Egia. Gure erronka proiektuaren lehen urtean lortutako ikasketen berri ematea izan da, eta, era berean, auzoko hainbat adineko pertsonen errealitateari ikusgarritasuna ematea.

Ideia

Sei telefono oso berezi egin genituen helburu jakin batekin: LKaleak proiektuan parte hartu zuten hainbat pertsonen errealitatea Donostiako Egia auzoko bizilagunei gerturatzea. Telefonoa eskegitzen zuen orok frustrazioa, bakardadea… bezalako sentimenduz beteriko lekukotzak entzun zitezkeen, baina baita komunitatea, auzoa sortzeko esperantza islatzen zuten hitzak ere, non bizilagunek neurriak hartu ditzaketen (horietako hainbat oso errazak) hauskortasun egoeran dauden pertsonei babesa eskaintzeko. Telefono horiek Egiako puntu ezberdinetan kokatu ziren, 800 dei eta 11 orduko elkarrizketak osatuz, eta www.lkaleak.com webgunean ehunka bisita jaso genituen, non proiektuaren inguruko informazioa eta xehetasunak azaltzen diren.